Leiho eta balkoietan ikur moreak jartzeko deia egin dute Batukandra eta Andereakeko kideek

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 30a, 15:43

Eguenetan, 20:00etan, argi eta ikur morez herriko kaleak argiztatu eta ostean, 'BellaCiao' abestia interpretatuko dela jakitera eman dute Andereak eta Batukandrako kideek. 

Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei babesa eta elkartasuna erakutsi asmoz Andereak elkarteko kideek eta Batukandra batukada feministakoek herritarrei zapi edo puntu moreak balkoietan eta leihoetan jartzeko deia egin diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!