[BIDEOA] Porrotxek Durangoko umeak eta familiak deitu ditu barikuan Umeen eguna ospatzera

Ekaitz Herrera 2020ko api. 20a, 12:05

Durangoko Udalak Umeen eguna antolatu du barikurako, apirilaren 24rako. Porrotxek mezu bat utzi die herriko umeei, eta barikuan mozorrotzera, balkoiak apaintzera edo kantuan aritzera deitu du. Udalak bihar argitaratuko ditu Umeen eguna ospatzeko xehetasun guztiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!