Argazkigintzako oinarriak ikasteko aukera, Kepa Bordesen azalpenekin

Anboto 2020ko api. 18a, 09:00
Mugarra mendia, iluntzean. Kepa Bordesek ateratako argazkia.

Azalpen ulerterrazei askotariko adibideak gehituta, zaletasuna dutenentzako gidaliburua idatzi eta sareratu du argazkigintzan eskarmentu zabala duen durangarrak.

"Argazkigintzaren funtsak ikastea eta argazki mota ezberdinak etxean praktikan
jartzea". Helburu horrekin landu du gidaliburua Kepa Bordes Argoitia durangarrak. "Batez ere kamera bat eduki eta berau nola dabilen ikasteko denborarik ez duzuenoi zuzenduta dago. Mugikor batzuekin ere baliagarria da, modu manuala izanez gero", azaldu du. Gidaliburua bere webgunean jarri du eskuragarri.

Orain aste bi, Bordesen argazki sorta bat argitaratu zuen ANBOTOk 'Naturara bidaia, etxetik irten beharrik barik' izenburupean. Naturako irudia ederrak (mendiak, izarrak, bailarak, kobazuloak...) batzen dituen argazki galeria da, bakoitzaren gaineko azalpenekin lagunduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!