Interneterako sarbiderik ez duten ikasleei irtenbide bat bilatzeko lanean ari dira Durangoko ikastetxeak eta udala

Ekaitz Herrera 2020ko api. 16a, 16:01

Konexiorik ez duten ikasleei irtenbide bat eman gura diete ikasketekin aurrera jarraitu ahal izateko. Hezkuntza Sailak hartutako neurriak "osatu" gura ditu udalak.

Ikasleen artean "kalteberatasun eta desabantaila sozialak" egon daitezkeela eta, Durangoko Udalak eta herriko ikastetxeek konponbidea eman gura diete Interneterako sarbiderik ez duten ikasleei, hartara, ikasketekin aurrera jarraitzeko modua izan dezaten. Horretarako konexioa ezartzea ahalbidetzen duten txartelak banatuko dituzte beharrezkoa den etxeetan. Laguntza Sarea arduratuko da banaketa lan hori "garbitasun eta segurtasun" neurri zorrotzekin egiteaz. "Salbuespenezko egoera horrek sortutako arazoak minimizatzeko lanean ari gara, gure biztanleriaren prestakuntza integrala funtsezkoa dela ulertuta. Eten digital horrek gure etxeetan kezka gehiago ez sortzea espero dugu, eta, gutxienez, arazo hori konpondu ahal izatea, gure familiarekin gehiago gozatu ahal izateko”, adierazi du udal gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!