Indarkeria matxistaren aurkako baliabideek indarrean segitzen dute Durangon

Ekaitz Herrera 2020ko api. 7a, 11:56

Durangoko Udalak gogora ekarri du indarkeria matxistaren aurkako telefonoak eta helbideak martxan daudela alarma egoera betean egon arren. Emakumeren bat egun hauetan erasotzaileren batekin biziko balitz edo laguntza eskatzeko premiarik balu, horretarako baliabideak zeintzuk diren gogorarazi du udalak

Udalaren baliabideak

Baliabide orokorrak

  • Durangoko Ertzaintzaren komisaldegia:  944639300
  • Larrialdiak: 112
  • Biktimak eguneko 24 orduetan artatzeko Eusko Jaurlaritzaren telefonoa:  900 840 111 (guztiz anonimoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan)

Botiken bitartez

  • "Maskara-19" protokoloa. Herriko botikaren batean "maskara 19" bat eskatuta, botikariak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatuko du. Alarmarako klabe modura interpretatzen diren berban dira "maskara 19". Behin protokoloa aktibatuta, talde espezializatu bat biktimarekin ipiniko da harremanetan, eta, beharko balitz, leku seguru batera eramango lukete. Seme-alabak dituzten emakumeen kasuan, amarekin batera joango lirateke. Gainera, anonimatoa bermatuko da, laguntza eskatzen duen emakumearena zein laguntza eman dion botikarena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!