Sukaldeko errezetak eta abestiak trukatzeko WhatsApp taldea sortu du Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko api. 3a, 11:34

Egitasmoak "Jan eta Kanta" du izena. Udalak dioenez, "helburua adinekoen jakite gastronomikoa eta abestiak zabaltzea da", hartara, "denok lagundurik" sentitzeko. "Ezohiko egoera hauek ezohiko konponbideak bilatzera behartzen gaituzte, berrogeialdi hau ahalik eta modurik onenean eraman ahal izateko', azaldu dute udal arduradunek.

"Jan eta Kanta" egitasmoa WhatsApp talde baten barruan garatuko dute. Bertan inskribatzen diren durangarrek sukaldeko errezetak eta abestiak trukatu ahalko dituzte bai argazkien bidez, zein audioen bidez. Ordutegi bat markatu dute horretarako. 10: 00etatik 14: 00etara erabili ahalko da taldea. Durangoko Turismo Bulegoak ere hainbat errezeta ipiniko ditu eskuragarri. Jasotzen diren ekarpen guztien artean aukeraketa bat egingo dute arloko arduradunek, eta ekarpen horiek zabalduko dituzte, gero, www.turismodurango.net web orrian eta Durango Turismoren sare sozialetan. Durango Irratiak ere parte hartuko du egitasmoan, hainbat audio erakutsiz eta parte hartzen duten errezeten egileak elkarrizketatuz.

Nola parte hartu:

  • 676 242 429 zenbakiaren WatsAppera jo eta 'Jan eta Kanta alta eskaera' idatzi beharko da.
  • Hurrengo linkean ‘klik’ eginda: https://wa.me/34676242429
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!