Osasun langileentzat buzoak egiteko jostun boluntarioen bila dabiltza

Anboto 2020ko api. 4a, 12:01

Osasun zentroetatik jasotako eskariari aurre egin gura diote Covideuskadi mugimendutik.

Orain arte aurpegia babesteko biserak egiten ibili dira burubelarri. Hemendik aurrera, biserez gainera, gorputzerako buzoak ere egin gura dituzte, osasun zentroetan eskari hori dagoelako. Zaratamoko enpresa baten bidez lortu dute lehengaia. Lehenengo materialea egoki moztuko dute eta, ondoren, jostunei eramango diete.

Ekimena aurrera eramateko joskintzan esperientzia duten jostun boluntarioen bila dabiltza  Durangaldean zein Bizkaia osoan. Laguntzeko prest daudenek helbide elektroniko honetara idatzi dezakete: costura@covideuskadi.net. Honako informazioa gehitu behar da: izena, telefonoa eta herria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!