Rio de Oro elkarteak emandako elikagaiak eskertu ditu JAED elkarteak

Anboto 2020ko api. 2a, 12:03

Durangaldeko Rio de Oro elkarteak JAEDen esku utzi ditu Karabana Solidarioaren bitartez Tindufera bidali ezin izan zituzten elikagaiak. Bi tona inguru elikagai jaso  ditu JAEDek eta esker ona agertu die Rio de Oro elkartekoei.

Koronabirusa pandemiak dirauen egun hauetan JAEDek ez du bere lana eten. Ohi duten moduan egin dute janari bilketa, beharrezko segurtasun neurriak hartuta. Hala ere, Covi-19ren eraginez, zenbait oinarrizko elikagaien falta izan dute. Horregaitik oso eskertuta agertu dira Rio de Oro elkarteak emandako elikgaiekien: arroza, lekaleak, pasta eta azukrea jaso dituzte.

Durangaldeko hainbat ikastetxeetatik egindako ekarpenak ere eskertu dituzte JAEDekoek. Orain arten moduan lanean jarraitzen dutela adieraz du JAEDek, "ilusioagaz eta baliabide gutxiago dituzten familiek bizi duten egoera hobetzeko gogoagaz".

Honako telefono dei hauetan ematen du arreta JAEDek: 94 620 14 68 eta  688 689 822, astelehenetik barikura, 09:00etatik 12:00etara.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!