Rio de Orok bi tona elikagai eman dizkio JAEDi

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 30a, 13:16
Rio de Oro

"Aurten Tindufera bidalitako karabana solidarioan ezin izan genituen elikagai guztiak sartu. Soberakin horiek, 2 tona inguru, JAED elkartearen eskuetan utzi ditugu", esan dute Rio de Oro elkarteko kideek. Aurrerago, "kopuru hori edo gehiago" batuko dituzte sahararrei bidaltzeko

Koronabirusak sortutako testuinguruari aurre egiteko bere alea ipini du Durangaldeko Rio de Oro elkarteak. Tindufera bidali ezin izan zituzten elikagaiak JAED elkarteari eman dizkiote "salbuespen" modura. "Normalean soberakin horiek sahararrak laguntzen dituzten beste elkarteekin partekatzen ditugu. Salbuespena egingo dugu orain" dio elkarteko kide batek. Rio de Orok sare sozialetan zabaldu duenez, "aurrerago, krisi hau bukatzean (koronabirusa) janari kopuru hori edo gehiago batuko dugu saharar errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!