"Durangoko udaltzaingoko langileok bihotz-bihotzez eskertu nahi dugu, koronabirusaren aurrean dohaintzan jasotako babes-materiala"

Anboto 2020ko mar. 30a, 11:52

Konfinamendua ezarri zenetik hainbat herritarrek eta enpresek Durangoko Udaltzaingoari babes-materiala eman diote: maskarilak, betaurrekoak eta gel desinfektatzailea, besteak beste. "Gure egoeraren inguruan interes eta kezka handia agertu duten enpresek eta partikularrek modu altruista eta desinteresatuan egindako dohaintzak dira", dio udaltzainek.

Udaltzainek idatzitako testua:

Durangoko Udaltzaingoko langileok bihotz-bihotzez eskertu nahi dugu, bizi dugun egoera zail honetan, koronabirusaren aurrean (Covid-19) dohaintzan jasotako babes-materiala, hala nola, maskarak, eskuetarako gela desinfektatzaileak eta zipriztinen aurkako betaurrekoak. Gure egoeraren inguruan interes eta kezka handia agertu duten enpresek eta partikularrek modu altruista eta desinteresatuan egindako dohaintzak dira, alarma egoera eta osasun-larrialdia indarrean jarri ziren lehen egunetatik.

Azken egunotan falta zitzaigun materiala da, ezinbestekoa gure lana segurtasunez egiteko eta zuei merezi duzuen zerbitzua emateko. Gure aldetik, hemendik aurrera, osasun-langile guztiei arratsaldero ematen dizkiegun txalo horiek guztiak zuentzat ere badira, zuek ez dakizuen arren, heroiak zaretelako.

Eskerrik asko!

Ohore bat da Durangorentzat eta zuek bezalako jendearentzat lan egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!