Janari-dendak, botikak eta anbulatorioak desinfektatzeko lanak areagotu ditu Durangoko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko mar. 23a, 09:46

Herriko kaleak modu sakonagoan garbitzeari ekin dio. Garbiketa brigadako langileen artean prebentzio neurriak zorroztu ditu eta hondakinen edukiontziak zein garraio publikoko geltokiak ere ari dira desinfektatzen

Koronabirusa dela-eta, "herriko eremuak desinfektatu eta seguru mantentzeko", prebentzio-neurriak zorroztu ditu udalak. Alde batetik, kale garbiketa areagotu du "ura eta desinfektantea nahasteko metodo baten bidez" . Udalaren arabera, "gauez eta egunez baldekadak egiten ari dira, galtzada-kamioi baten eta espaloietako azken baldeo mekaniko baten bidez". Hondakinen edukiontziak modu sakonagoan ere garbitzen ari da. Bestetik, garbiketa brigadako langileen segurtasuna babesteko neurriak hartu ditu. 43 langileri eragiten die egoerak.

Hondakin organikoen edukiontziak, zarratuta

Durangoko Udalak duela egun gutxi ipini zuen martxan hondakin organikoak batzeko sistema, koronabirusaren krisia zabaldu aurretik. Orain, behin-behinean, organikoen edukiontziak zarratzea erabaki du, "edukiontziak irekitzeko estalkiarekin zuzeneko kontakturik izan ez dadin"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!