[BIDEOA] Musika doinuak konfinamendua digitalki apurtzeko (III)

Aritz Maldonado 2020ko mar. 23a, 09:11

Ane Barcena durangarrak Pinpilinpussies taldeagaz batera argitaratu duen 'Fuerza 3' diskoko abesti bat grabatu du konfinamenduan.

Martxoaren 13an kaleratu zuen diskoa Bartzelonan bizi den taldeak, koronabirusaren krisi betean. Oraindik ezingo dute zuzenean aurkeztu, hala ere, aurrerapen bideo hau eskegi du sareetan. 

#etxeangeratukonaiz traola erabilita, hainbat sortzailek beraien bideoak zabaldu dituzte sare sozialen bidez. Zuek ere, zuek ekarpena egin dezakezue kultura@anboto.org helbidera idatzita, edota 688 63 50 41 telefono zenbakira bidalita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!