Galdetegia beteta, Durangon hitzordua eskatu daiteke odola emateko

Jone Guenetxea 2020ko mar. 20a, 17:37

Jende pilaketak eta joan-etorriak saihesteko asmoz, koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean, odola eman nahi dutenek aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute Durangon. Galdetegi hau bete beharko da.

Hilero galdetegi berri bat zabalduko dute sare sozialen bidez. Bertan sartzen diren datuak odol-emaileen elkartera eta udaltzaingora bidaliko dira. Ekintza hau Durangoko herritar batek sortu du, Durangoko Udalarekin eta Bizkaiko Odol-emaileen Elkartearekin koordinaturik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!