[BIDEOA]: Trikiti saioa Ezkurdin, Oier eta Mikelen eskutik

Anboto 2020ko martxoaren 20a

Konfinamendu egoera arindu asmoz, goizero trikitixa eta panderoa jotzen dituzte Oierrek eta Mikelek, Ezkurdin. Etxeko balkoitik beraien saiotxoa egiten dute. 

#etxeangeratukonaiz traola erabilita, hainbat sortzailek beraien bideoak zabaldu dituzte sare sozialen bidez. Zuek ere, zuek ekarpena egin dezakezue kultura@anboto.org helbidera idatzita, edota 688 63 50 41 telefono zenbakira bidalita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!