“Ile-apaindegietako langileok oso nahastuta gaude”

Igor Galarza 2020ko mar. 22a, 10:00

Ile-apaindegiek ez dute ateak ixteko agindurik jaso alerta egoera ezarrita dagoen artean. Hala ere, Durangaldeko ile-apaindegi batzuek ateak ixtea erabaki dute. Horien artean dago Jon Sopelana (Durango, 1978), Iunik ile-apaindegiaren jabea.

Zergaitik erabaki duzue ixtea?
Inkoherentzia ugari aurkitu ditugu kontu honetan. Ezin dugu gure lana egin segurtasun distantziak mantenduta. Hau guztia propaganda politikoa dela iruditzen zait, euren tenis partidaren erdian. Ez dut ezagutzen zabalik mantentzeko intentzioa zuen ile-apaindegietako inor .

Arduratuta zaudete ile-apaindegiak zabalik egoteko aukera baimendu zutelako?
Hasieran sekulako akatsa egin zuten, eta berandu ohartu dira. Beharrezkoak ei ginela esaten zuten, baina gure lanean ezin dugu distantziarik mantendu.

Ohiko bezeroak ipini dira zugaz hartu-emanetan?
Kaletik galdetu izan didate, eta lagun batzuek ere deitu didate, galdetuz ea egia ote zen eta abar. Egongo da ile-apaindegira bertara deituko zuen norbait, baina oraingoz ez dago inor bertan.

Sektoreko enpresariak babesik barik sentitzen zarete?
Bai, eta kezkatuta nago, noski. Batez ere, ezin zarelako fidatu Gobernuan edo goi karguetan daudenekin. Oraintxe bertan, enpresari eta autonomo lez, ahul sentitzen gara. Eta ile-apaindegietako langileok oso nahastuta gaude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!