"Irakasleok elkarrengandik metro batera egon behar dugu gutxienez”

Anboto 2020ko mar. 13a, 10:11

Durangon bizi da eta Gasteizko Gorbeialde Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoan lanean dabil. Koronabirusa dela-eta, martitzenetik hona Urrutibeaskoaren ikasleak ez doaz klasera. 

Ikasleak eskolara ez, baina zuek lanera joan behar duzue.
Astelehenean erabaki hori hartu zuten Lakuan, eta ordutik hona egoera hori dugu eskolan.

Erabakiak harritu egin zintuen?
Egia esan, bai. Lehengo astean, protokolo bategaz hasi ginen; gero, ikasgela barruetan gelak ipini zizkiguten, eta, barikuan, zentroan dugun igerilekua itxi egin ziguten. Astelehenean klaseak bertan behera geldituko zirela jakinarazi ziguten, eta orain esan digute beharbada guk ere etxera joan beharko dugula.

Lanean segurtasun neurririk bete behar duzue?
Irakasleok elkarrengandik metro batera egon behar dugu gutxienez,  bileretan gehienez bost pertsona egon gaitezke eta lan orduetan ezin dugu zentrotik irten.

Igarri duzu urduritasuna lankideen artean?
Lankideok lasai gauden arren, zuzendaritza taldekoak urduri sumatzen ditugu, arduratuta daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!