Bestalde, hondakinak batzeko sistema berria martxan ipiniko du Alde Zaharrean, bizilagunekin eta merkatariekin hala adostuta. Hondakinen bilketaren "eraginkortasuna" hobetu eta birziklatze tasa handitu gura ditu horrekin. "Durangon baditugu gauza batzuk hobetzeko birziklatzeari eta hondakinen bilketari dagokionez, baina saiatuko gara norabide horretan pauso sendoak ematen. Orain arte, Durango zen inguruan bosgarren edukiontzia ez duten herri bakarrenetakoa. Udaletik lanean jarraituko dugu Durango berdeago bat lortzeko", azaldu dute udal arduradunek.
Altzariak batzeko informazioa
Altzariak eta etxeko tresnak batzeko telefonozko abisuen sistema ere martxan ipiniko du udalak aurrerantzean. Herritarrek 900 701 016 telefonora deituta jaso ahalko dute informazioaren berri, eta euren altzari eta tresnak jasotzeko eskaerak egin ahalko dituzte. Altzariak etxetik kanpo uzteko ordutegiak honakoak dira: martitzen eta eguen iluntzetan, 20.00etatik aurrera.