Urtarrileko grebako gertaeren harira, gazte batek Durangoko epaitegian deklaratu du

Joseba Derteano 2020ko mar. 3a, 11:10

Gaur goizeko elkarretaratzea (Argazkia: @LABDurangaldea)

Sindikatuek babesa erakutsi diote gazte ermuarrari.

LAB, ELA, STEILAS; ESK, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur goizean gazte ermuarra Durangokoa epaitegian deklaratzen ibili den bitartean.

Urtarrilaren 30eko greba orokorreko gertakari batzuen inguruen deklaratu behar izan du, LAB sindikatuak sare soizaletan informatu duenez.

Azken hileetan beste hainbat lagunek deklaratu behar izan dute Durangoko epaitegian, baina kasu horietan iazko metalgintzako grebako gertakarien ondorioz izan dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!