Zer dela-eta joan zinen Txinara bizitzera?
Master bat ikastera joan nintzen, eta gero, kontratua eskaini zidaten. Harrezkero, han bizi naiz. Lau urte eta erdi igaro dira.
Non egiten duzu lan?
Enpresa txinatar batentzat lan egiten dut. Altzairua eta kobrea saltzen ditugu, Hego Ameriketara eta Europara. Produktua saltzeaz gainera, enpresara datozen bezeroekin egoten naiz eta Txina erakusten diet.
Koronabirusaren aurrean, zein neurri hartu dute zure enpresan?
Kanpokoak garenoi etxera itzultzeko gomendatu ziguten. Han bizi direnei, etxean gelditzeko eta handik lan egiteko gomendatu diete. Astean birritan irten daitezke janaria edo ura erostera. Baldintzak ez dira oso onak, janari gutxi dutelako.
Zer diotsue han bizi diren lagunek?
Beldur dira, enpresak geldi daudelako. Bestalde, urte berria ospatu dute Txinan. Opor ostean ezin izan dute lanera bueltatu. Eta ez da hemen legez. Lan egiten ez badute, ez dute kobratzen.
Noiz itzuli gura duzu Txinara?
Hilabete itxaron eta ea bueltatzen naizen. Ofizialki datorren hilean joan gura nuke, han gelditzeko.
Zein iritzi duzu koronabirusaren aurrean hartu diren neurrien inguruan?
Uste dut berba asko egin dela eta den egoera izateko beldur gehiegi sartu digutela. Izan diren ondorioak ez dira nahikoa beldur hau sortzeko.