Airean egon litezkeen konposatu organikoen neurketa egiten ari da Durangoko Udala

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 21a, 10:13

Airearen kalitatea neurtzeko gailu bat, Iurretan.

Eguaztenetik ari da ikerketa egiten. Guztira 75 konposatu aztertzen ari da,  Konposatu Organiko Lurrunkorrak dira denak. Neurketak igandera arte luzatuko dira

Ikerketarako lau lagin hartuko dituzte lauzpababost egunetan zehar. Azterketa Tecnalia enpresarekin batera ari dira egiten. Analisiak Bioef fundaziora bidaliko dituzte, Berrikuntza, Ikerketa eta Osasunerako Euskal Fundaziora. Neurgailuak Durangoko kaleetan barrena daude barreiatuta.

Jaurlaritzari egindako eskaria

Ikerketa hau Jaurlaritzari egindako eskariaren ostean etorri da. Izan eren, airearen kalitatea modu zehatzagoan neurtzeko eskaria egin dio asteon Durangoko Udalak Eusko Jaurlaritzari astelehenean. Zehazki, dioxinak eta furanoak neurtzeko eskaria egin dio. "Erantzun ezaren aurrean", bere neurketa propioekin segitzea erabaki du udalak. Edozelan ere, azterketa honek ez du furano eta dioxina mailak neurtzeko ahalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!