Lur-jausia Zaldibarren

Dioxina eta furano mailak neurtzea eskatu dio Durangoko Udalak Jaurlaritzari

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 17a, 12:48

Airearen kalitatea neurtzeko estazio bat dago Durangon, baina ez ditu dioxina eta furano mailak aztertzen. Azken egunotako alarma ikusirik, Durangoko Udalak herriko estazioa eskaini dio Jaurlaritzari, neurketa osagarriak egin eta furano zein dioxina mailak neurtu ditzan

Durangarrek "airearen kalitatearen inguruko sentsibilitate berezia" dutela diote udal ordezkariek, eta, aireak "muga zehatzik " ez duela oinarri hartuta, "Zaldibartik hain gertu egonda", durangarrak arnasten ari deiren kearen kalitateaz jakin gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!