40 Minutu Rock jaialdirako sarrera bi zozkatuko ditu ANBOTOk

Anboto 2020ko ots. 20a, 17:00

40 Minutu Rock jaialdira joan gura duzu? ANBOTOk sarrera bikoitz bat zozkatzen du Facebookeko erabiltzaileen artean.

Durangon otsailaren 29an egingo den 40 Minutu Rock jaialdirako bi sarrera zozketatuko ditu ANBOTOk Facebookeko erabiltzaileen artean.

Zozketan parte hartu gura dutenek ondorengoa egin beharko dute:
- Jarraitu Anboto Komunikabideak Facebookeko orria.
- Albisteko posteko iruzkinetan, lagun bat etiketatu.
- Elkarbanatu albistearen posta.

Zozketa parte hartzeko aukera otsailaren 27an amaituko da, 12:00etan. Irabazleen berri otsailaren 27an, 16:00etan, emango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!