Hiru hilabete geroago, Durangoko Kulturalak garaipen bat lortu du

Joseba Derteano 2020ko urt. 20a, 12:55
Argazkia: Luis Iturrioz

13 jardunaldi irabazi barik egon ostean, asteburuan 2-0 menderatu du Lagun Onak taldea, Tabiran.

Garaipenarekin arnasa hartu du Durangoko taldeak eta bolada txarrari amaiera eman dio. Sailkapenean postu bat gora egin du eta azken laugarren jarri da. Puntu bat gehiago du Lagun Onak taldeak, baina orain average-a Kulturalaren aldekoa da. Izan ere, lehenengo itzulian Kulturalak galdu egin zuen Azpeitian, baina 1-0eko markagailuarekin.

Domeka arratsaldean San Ignacio taldearen zelaia bisitatuko du. Gasteizko taldeak Kulturalak baino bost puntu gehiago ditu sailkapenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!