Entrenatzailea aldatuta ere, Kulturalak emaitza bolada eskasean jarraitzen du

Joseba Derteano 2020ko urt. 16a, 09:35
Argazkia: Luis Iturrioz

Lehenengo zazpi jardunaldietan lau garaipen eskuratuta, Durangoko Kulturalak itxura onagaz ekin zion denboraldiari, baina harrezkero gainbehera egin du. Urria hasi zenetik hona, ez daki irabaztea zer den: zortzi porrot eta bost berdinketa. Ondorioz, Hirugarren Mailako sailkapeneko zulora gerturatu da. Une honetan, jaitsiera postuan dago, azken hirugarren.

Oraingoz, entrenatzaile aldaketak ere ez du erreakziorik ekarri. Abenduan, klubak iragarri zuen Igor Nuñezek Kulturaleko entrenatzaile izateari uzten ziola eta bere tokia Carlos Docando barakaldoarrak hartuko zuela. Esperientzia handiko entrenatzailea den arren —Amorebieta eta Sestao River taldeak gidatu ditu, besteak beste—, oraingoz ez da gai izan egoerari buelta emateko. Aulkian dagoenetik, porrot bi eta berdinketa bat da balantzea.

Kulturalak Lagun Onak taldearen kontra jokatuko du zapatuan, 17:00etan, Tabiran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!