Urtarrilaren 30eko greba deialdia

Greba orokorraren "lehen lerroa" hartzeko deia egin dute Durangoko hainbat gaztek

Ekaitz Herrera 2020ko urt. 20a, 09:20

Gazteriak bizi-proiektu duina eraikitzeko oztopoak dituela salatu dute. Hezkuntza-sistema, praktika-kontratuak, lanaren prekarizazioa, emantzipazio zailtasunak edo ezintasunak, klima aldaketa, emakume gazteen gaineko kontrola edo joko-aretoen gorakada ipini dituzte ikasi, lan eta bizitzeko baldintza kaskarren "eguneroko ogi" modura. Urtarrilaren 23an asanblada egingo dute Pinondo etxean, 19:00etan, greba orokorra prestatzeko.

Urtarrilaren 30ean  "egitarau propioa" antolatuko dute, "herriko egitarau orokorrarekin uztartuz". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!