Aita Menni ospitaleak 2.000 kilo elikagai batu ditu Lesbosen dauden errefuxiatuei laguntzeko

Anboto 2020ko urt. 14a, 12:52

Durangon, Arrasaten eta Bilbon kudeatzen dituen zentroetan gauzatu du kanpaina abendu amaieran eta urtarril hasieran.

Durangon Joxe Miel Barandiaran adinekoen egoitzan egin dute janari bilketa. Batez ere, elikagai ez iragankorrak batu dituzte: garbantzuak, dilistak, olioa… Batutako elikagaiak Greziako Lesbosen dauden errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko dituzte.

Aita Menni-tik egindako bilketa Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak abiatutako kanpainaren barruan kokatzen da. Erakunde honek Lesbosen dauden errefuxiatuei laguntzen die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!