Sasikoarentzat areto futboleko derbia eta lidertza

Joseba Derteano 2019ko aza. 25a, 07:52

Sasikoa Durangok 7-3 menderatu zuen atzo Elorrioko Buskantza Parra Taberna Landako kiroldegian jokatutako derbian.

Talde biak Hirugarren Mailako lehenengo eta bigarren tokian kokatuta heldu ziren derbira, puntuetara berdinduta. Elorrioko Buskantza Parra Taberna zen liderra.

Sasikoa gehiago izan zen derbian, hiru puntuak eraman zituen eta orain eurak dira liderrak. Landako kiroldegia zalez bete zen eta emaitzaren aurretik horixe nabarmendu dute Sasikoakoek sare sozialetan. “Durangaldeko areto futbolaren festa izan da gaur”, goraipatu dute.

Sasikoaren aurtengo helburuetako bat harrobia indartzea da. Ildo horretatik, hitzarmena sinatu dute Landako eskolagaz benjamin mailako taldeak sortzeko. Benjaminetako talde horiek lagunarteko partidua jokatu zuten derbiaren atsedenaldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!