Herriaren Eskubidea taldeko Jorge Varelak 2019ko urtarrilaren 29etan esandakoetara jo dute jeltzaleek, gobernu taldea inkoherentzian erori dela oinarritzeko. Ordu hartan, EAJk dioenez, "Erabakik planteatutako galdera argia" zela, eta "egiteke gelditzen zen bakarra data ipini eta bete beharreko neurriak martxan ipintzea" zela esan zuen Varelak.
Informazio guztia partekatu dadila eta galdeketa beharrezkoak diren berme juridiko guztiekin egitea eskatu du EAJk. Nabarmendu dutenez, "argi gelditu da" jeltzaleek orain arte planteatu izan dutena dela "bideragarria zen planteamendu bakarra".
Erabaki plataformak lau galdera proposamen erregistratu ditu udalean, eta, udaleko iturriek hedabide honi baieztatu diotenez, hurrengo asteko batzordeetan landuko dute gaia, azkenik, azaro honetako osoko bilkuran behin-betiko galdera zein izango den erabakitzeko.