[BIDEOA] Manifestazio eta lapiko jotze jendetsua egin dute Durangon martitzeneko sexu erasoa gaitzesteko

Joseba Derteano 2019ko aza. 14a, 21:30

Durangoko Alde Zaharretik, Jose Miel Barandiaran kaletik eta Ezkurditik ibili dira.

Martitzenean Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen Durangon. Gizonari sexu-eraso delitua leporatzen diote. Gertaera hori salatzeko, lapiko jotzea egin dute Durangoko Autedefentsa Feminista Asanbladak deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!