24 urteko gazte bat atxilotu dute Durangon, sexu eraso bat egitea egotzita

Maialen Zuazubiskar 2019ko aza. 13a, 10:46

Ertzaintzak jakitera eman duenez bart atxilotu dute gaztea.

24 urteko gazte bat atxilotu dute Durangon sexu eraso bat egitea egotzita. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gaztea epailearen aurretik igarotzeko zain dago. 

Udalaren gaitzespena

Durangoko Udalak erasoa gaitzetsi eta martxan ipini du protokoloa. "Horrelako gertakariek ez dute tokirik; ez Durangon, ez inon. Nazkatuta gaude horrelako berriez", adierazi dute. Biktimaren eskura ipini ditu baliabide juridiko eta humano guztiak, eta azaldu dute haien "esku dagoen guztia" egingo dutela "behingoz, indarkeria matxista desagerrarazi eta gizartea hau gizaki guztion gaineko errespetuan hezteko". 

Erasoa salatzeko antolatu litezkeen deialdi guztietara batzeko deia egin du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!