Lapiko jotzea egingo dute Durangon martitzeneko eraso sexista salatzeko

Aritz Maldonado 2019ko aza. 14a, 09:23

Mobilizazioa 20:15ean abiatuko da Andra Mariatik. Beltzez jantzita, eta zarata egiteko tresnekin joateko deia egin dute. Durangoko Autedefentsa Feminista Asanbladak deitu du protesta. 

Martitzenean Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen Durangon. Gizonari sexu-eraso delitua leporatzen diote, baina epaileak kargupean aske uzteko agindu zuen atzo, bere aurrean deklaratu ostean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!