Deniba Konarek zilarrezko domina batekin hasi du judo denboraldia

Joseba Derteano 2019ko urr. 15a, 13:30

Deniba Konare eta Iñaki Salas Vigoko torneoan.

Galizian, maila handiko torneoan, finalera arteko bidea egin zuen Durango Judo Taldeko kirolari gazteak.

Konare-rentzat kadete mailako azken urtea izango da aurtengoa. 57 kilora arteko mailan ariko da, 52 kilora artekoa alde batera utzita. Oraindik pisu berrira egokitzen dabilen arren, maila baduela erakutsi zuen joan zen asteburuan Vigon jokatu zen torneoan. Katalunia, Madril, Portugal eta Errioxako judolariak kanporatu zituen finalera heltzeko. Finalean, borrokaldi parekatu batean, Valentziako ordezkariaren kontra galdu zuen. “Oso emaitza ona da eta denboraldi hasieratik ranking-aren goialdean kokatzeko aukera ematen dio”, adierazi du Iñaki Salas entrenatzaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!