Agurrik Gabeak ekitaldia Plateruenean, gaur

Anboto 2019ko urr. 25a, 10:00
2018ko argazkia

Durango 1936 elkarteak hamabigarrenez antolatu du Agurrik Gabeak ekitaldia.

Gaur izango da, urriak 25. Aurtengo gai nagusia Trabajadoreak: esklabu lanera behartuak izango da.  Hizlariak Fernando Mendiola eta Edurne Beaumont Esclavos del franquismo en el Pirineo liburuaren egileak izango dira. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ipini dute hitzordua, 20:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!