Ikur frankistak kentzea eskatu dute mozio batekin

Anboto 2009ko aza. 19a, 16:58
Herriko hainbat etxebizitzatako ataritan dauden sinbolo frankistak ahalik eta bizkorren kentzea jasotzen duen Onintze Oleaga zinegotziak aurkeztutako idatziarekin bat egin du asteon Gobernu Taldeak.
Sinbolo frankistak oraindino herriko hainbat etxebizitzatako ataritan daudela-eta, \"udalerrian dauden ikur frankista guztiak ahalik eta bizkorren kentzea eta herritarrek halako sinboloak non dauden Udalari jakinaraztea\" jasotzen duen Onintze Oleaga zinegotziak aurkeztutako idatziarekin bat egin du asteon Gobernu Taldeak. Cobos alkatearen berbatan, \"aspaldi egin beharreko gauza zen, sinplea, baina oso sinbolikoa ere badena\".  Aurkeztutako idatzian aitatzen den edukia baino, berau aurrera eroateko ?moduarekin? ez datozela bat azaldu eta kontra bozkatu zuten jeltzaleek: Igartza zinegotziaren esanetan, ?modu zibilizatuagoan egin beharko litzake?. Proposatzen dena jabetza pribatu batean Udalaren esku-sartzea litzakeela diote. \"Jende askok jasan zuen eta 40 urte iraun zuen diktadura baten sinbolo iraingarriak dira plaka horiek\" erantzun eta mozioaren alde egin du Gobernu Taldeak. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!