OFELIA HERNANDEZ. 2005eko urtarrilaren 15a data beltza da Durangon. Felipe Ardanzak Ofelia Hernandez hil zuen. Herrian eragindako samin hartatik, Andereak sortu zen urte berean, matxismoari aurre egiteko.
PAUL ABASOLO. Sexu abusuengatik zigortu egin zuten arren, Espainiar estatuko gobernuak indultua eman zion 2011n. Gerora, Abasolok Durangoko ekintzaile feminista bat salatu zuela adierazi zuen Durangoko plataforma feministak. Epaileak auzia artxibatu zuen.
FRAN GARATE. Durangoko PPko zinegotzi izan zen 2015etik 2019ra bitartean. 2017an atxilotu egin zuten, sexu eraso salaketa bat tarteko. Bizkaiko Auzitegiak emakumearen errekurtsoa atzera bota eta salaketa artxibatu zuen.
MARTXOAREN 8KO GREBAK. Azken urte bietako greba feministek inflexio puntu bat markatu dute. Durangoko kaleetan uholde morea zabaldu zen, jada atzerapausorik ez duena.