Gizon bat atxilotu dute Durangon eraso sexista bat egitea egotzita

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 16a, 10:09

Atzo goizean Durangoko Alde Zaharrean gizonezko bat atxilotu zuten eraso sexista bat egitea egotzita. Ertzaintzak ANBOTOri jakitera eman dionez gaur goizean pasako da atxilotua epailearen aurretik. 

Erasoa gaitzesteko barikuan, 20:30ean, Andra Maritik hasiko den manifestaziora batzeko deia egin du Andereak elkarteak. Manifestazio hori joan zen astean deitu zuten Andereak eta Batukandra elkarteek, egun horrretarako deituta dagoen Larrialdi Feminista egunaren harira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!