Estatu mailako plataformak egindako deialdiarekin eta zabaldutako adierazpenarekin bat egin dute. “Uda honetan basakeria matxista bizi izan dugu. Aurtengo uztaila eta abuztua azken hamarkadako bortitzenak izan dira: hilketak, parrizidioak, emakumeen trata, pederastia, estortsioa, desagerpenak, ‘manadak’, bortxaketak…”, jasotzen du adierazpenak.
Horren aurrean “ezin dugu azaroaren 25era arte itxaron”, azaldu dute elkarte biek ohar batean eta irailaren 20ra begirako proposamena egin dute. “Kaleak eta gaua argi moreaz betetzea proposatzen dugu. Proposatzen duguna da, hain zuzen, manifestazio bat gauez egitea argi morea piztuta. Eraman dezagun argi morea kandeletan, mugikorretan, linternetan…"
Horrekin batera ostegunetako elkarretaratzeei aste honetan berriro ekingo dietela jakinarazi dute. 20:00etan batuko dira, Durangoko Andra Marian.