Europako Grand Prix errugbi torneoa lehiatzeko hautatuen artean dago Uribarri Barrutieta

Joseba Derteano 2019ko uzt. 16a, 10:57

Datorren asteburuan Ukrainiara joango da Espainiako selekzioarekin denboraldiko azken hitzorduari aurre egitera.

Errugbi 7ko selekzioak ez du Tokioko Joko Olinpikoetara sailkatzerik lortu eta aurpegi onarekin agurtu gura du denboraldia Grand Prix Serieko txapelketan. Pedro Matias hautatzaileak 16 jokalari deitu ditu eta euren artean Uribarri Barrutieta Durango Rugby Taldeko jokalaria dago. Asteburuko torneoan Irlandaren, Italiaren eta Galesen kontra jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!