Joana Murrayk eta Uribarri Barrutietak brontzezko domina irabazi dute autonomien arteko txapelketan

Joseba Derteano 2019ko uzt. 1a, 12:40
Joana Murray —ezkerrean— eta Uribarri Barrutieta brontzezko domina jantzita. (Argazkia: Facebook, Durango Rugby Taldea)

Bi errugbilari durangarrak Euskadiko selekzioarekin aritu dira asteburuan Galizian jokatu den zazpiko txapelketan.

Multzoen fasean, euskaldunek Galiziako B taldeari (17-5) eta Andaluziari irabazi zieten. Gero, Euskadik Galiziaren kontra galdu zuen (19-0), eta azkeneko partidan Katalunia menpean hartu zuen partida berdindu batean (17-12).

Joana Murrayk Galiziako CRAT taldean jokatzen du eta aurten Espainiako ligako txapeldun geratu da. Uribarri Barrutieta, berriz, Durango Rugby Taldean dabil gaur egun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!