Tabira inguruko kutsadura isuriak etetea eskatu du Durangaireak

Markel Onaindia 2019ko eka. 28a, 13:56

Irudiko argazkia atzo ateratakoa da, sare sozialetan durangar batek eskegitakoa. Horren harira, kezka agertu du Durangaireak. "Gure seme-alabak igerilekutan edota futbol zelaietan entrenatzen daudenean kutsadura isuriak etetea edo murriztea eskatzen diegu Tabira aldeko enpresei", esan du plataformak oharrean. 

Uda sasoian igo egiten da Tabiran ibiltzen diren umeen kopurua, kanpoko igerilekuak zabaltzearren. Atzoko moduko egun beroetan, "kutsatzaileen eragina eta kutsaduraren ondorioak larriagotu" egiten direla ohartarazi du aire kalitate onaren aldeko taldeak. 

Bestalde, Durangoko Udalari "jarrera tinkoa" hartzea eskatu dio, "airearen kalitatea eta herritarron osasuna lehentasun bihurtuz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!