Bardozeko hilketa matxistaren aurrean, protestara deitu dute gaurko

Markel Onaindia 2019ko ekainaren 27a

Martitzenean, gizon batek bere emaztea hil zuen Bardozen (Lapurdi), eta hilketa matxista hori salatzeko manifestazioa egingo dute gaur Durangon. 21:00etan hasiko da Andra Marian.

Gizonak eskopeta bategaz hil zuen andrea, eta ostean bere buruaz beste egin zuen. Joan zen astean Urruñan (Lapurdi) ere antzeko eraso bat eman zen; emakume bat hil zuen bikotekideak eta gero bere buruaz beste egin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!