Urruñako hilketa salatzeko manifestazioa egin dute Durangon

Anboto astekaria 2019ko eka. 21a, 21:50

Mugimendu Feministak deitutako protesta izan da.

Mobilizazioa 21:00etan abiatu da, Andra Marian. Beltzez jantzita joan dira manifestariak.

Astelehenean, ekainak 17, Urruñako (Lapurdi) bere etxean hilda aurkitu zuten Nayie Nervi 81 urteko emakumea. Poliziak uste du bere bikotekideak hil zuela, eta gero bere buruaz beste egin zuela gizonak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!