Hauteskundeak

Durangon aldaketa historikoa posible da EH Bilduren eta Herriaren Eskubidearen 11 zinegotziei esker

J.G./M.O. 2019ko mai. 26a, 22:08

EH Bilduk 7 zinegotzi lortu ditu eta Herriaren Eskubideak 4 ordezkari. EAJren eta PSE-EEren zinegotziak gehituz gero, orain arte koalizioa osatu duten bi alderdi hauek 10 hautetsi izango lituzkete. PPk zeukan jarleku bakarra galdu du eta hor egon da eguneko gakoetako bat; baliteke VOXera joatea horietako hainbat. Beste alderdi denek gora egin dute (parte-hartzea igo da), eta Herriaren Eskubideak 2015ean baino zinegotzi bat gehiago lortu du. Ikus datuak: Hauteskundeen emaitzak

40 urteko gobernuaren ostean, EAJk arriskuan dauka agintea Durangon. Berak irabazi ditu hauteskundeak, baina EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak gehiengoa dute zinegotzietan. Azken lau urteotan hainbat dinamika eraman dituzte aurrera batera, eta aldaketaren aldeko mezuak zabaldu izan dituzte. Beraz, badirudi EH Bilduko Ima Garrastatxu izango dela hurrengo Durangoko alkatea.

Boto kopurua alderdiz alderdi:


 

Hauxe da 2015eko datuekin alderaketa:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!