Paco Buyo atezain ohia eta Pipi Estrada kazetaria etorriko dira Durangoko elkartasun torneora

Joseba Derteano 2019ko eka. 13a, 09:00
Joan zen astean aurkeztu zuten torneoa.

Juanito Maravilla Fundazioak Durangora ekarriko dituen jokalarien zerrenda jakinarazi du.

Durangoko Kultural, Extremeño eta Juanito Maravilla Fundazioko beteranoek futbol torneo bat jokatuko dute zapatuan, 11:45ean, Tabira futbol zelaian. Sarrerekin batutako diru guztia lau elkarteren artean banatuko dute: Geu Be, Angelman Sindromea, SFC-SQM Euskadi AESEC elkarteen eta Juanito Maravilla Fundazioaren artean.

Fundazioko taldeak Real Madrideko jokalari ohiak eta klub horri jarraipena egiten dioten kazetariek batzen ditu. Talde horretatik, Paco Buyo, Congo, Balboa, Cobo eta Cano Cortés jokalari ohiak eta Nacho Peña eta Pipi Estrada  kazetariak daude Durangora etorriko direnen artean, torneoko antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Sarrerak 5 euro balio du eta Tabira zelaian zein Durangoko hainbat taberna eta establezimendutan eskuratu daitezke.

Torneoan zehar askotariko zozketak egingo dituzte, Ander Iturrraspe Athleticeko jokalari ohiaren kamiseta, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!