Gonzalo Díaz durangarrak zazpi domina jantzi ditu Espainiako salbamendu txapelketan

Joseba Derteano 2019ko eka. 3a, 14:00
Gonzalo Diaz Santandarren, podiumeko eskumako aldean.(Argazkiak: Facebook; Tabirait Natacionsalvamento)

Bost zilarrezkoak izan dira eta bi brontzezkoak.

Tabira Igeriketa Taldeko Gonzalo Díaz durangarrak Espainiako salbamendu txapelketa lehiatu du asteburu honetan, Santanderko (Kantabria) Sardinero hondartzan.

Zilarrezko dominak 200 metroko oztopoan eta 50 metro arrastrean irabazi ditu eta brontzezkoa hegatsekin egindako 100 metroetan lortu du. Hondartzan, igeriketa-surf, oceanman eta sky probetan eskuratu ditu zilarrezko dominak eta banderen proban brontzezkoa.

Gonzalo Diaz, irabazi dituen zazpi dominak jantzita:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!