Diazentzat bere hirugarren munduko txapelketa izan da. Master mailako hainbat modalitatetan parte hartu eta birritan hamar onenen artean sailkatzea lortu du: zazpigarren geratu da 200 metroko oztopodun proban, eta bederatzigarren igeriketa-surf modalitatean. Azpimarratzeko lana burutu du arraste proban (12. postuan), taulan (13) eta Ocean modalitatean (14).
Jimenezen estreinaldia
16 urteko Lucia Jimenez durangarrarentzat estreinaldia izan da. Munduko txapelketan inoiz parte hartu gabekoa zen. Esperientzia bizitzea eta ikastea zituen helburu nagusi, baina ez da horregaz bakarrik konformatu. Oceanwomen modalitatean finalerdietara heldu da eta igeriketa-surf modalitatean finalera sailkatzetik postu bakarrera geratu da. Etorkizunean zer eman dezakeen erakutsi du igerilari durangar gazteak.