Tabirako-Baqué, emakumeen ostean gizonen txanda da Lauko Finala jokatzeko

Joseba Derteano 2019ko mai. 16a, 09:10

Azkoitian izango da eta klubak doako autobusak antolatu ditu taldea animatzera joateko.

Joan zen asteburuan Tabirako-Baquéren emakumeek Lauko Finala jokatu zuten eta asteburu honetan gizonen txanda izango da. Azkoitian batuko dira azken fasera sailkatzeko lau hautagaiak: Tabirako-Baqué, Hernani, Atletico San Sebastian eta Distira Bitxitegia ISB. Zapatuan finalerdiak jokatuko dituzte. Bi talde onenen arteko finala domekan, 11:45ean, hasiko da.

Durangoko klubak doako autobusak antolatu ditu Azkoitiara joateko. Tokia gordetzeko honako telefono honetara deitu daiteke: 688 646 415.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!