Oier Ariznabarretak mendiko lasterketen Espainiako Txapelketa irabazi du

Anboto 2019ko mai. 12a, 16:17

 Taldeka ere euskal selekzioa nagusitu da, mutiletan eta nesketan.

Gaur mendi lasterketen Espainiako Txapelketa jokatu da Otañesen (Kantabria), eta euskal selekzioko Oier Ariznabarreta korrikalari durangarra nagusitu da bertan, 2.54.17ko denbora eginda. Nesketan ere korrikalari euskaldun batek irabazi du, Ainhoa Sanz urretxuarrak. Taldeka ere euskal selekzioa gailendu da, bai mutiletan, bai nesketan. Ariznabarreta denboraldi bikaina osatzen ari da krosean, asfaltoan, zein mendi lasterketetan, eta sasoi betean dago proba nagusira begira, Zegama Aizkorri mendi maratoira.  Ekainaren 2an izango da hitzordu hori eta Golden Trail Series-erako puntuagarria izango da, iaz bezala.

Oier Ariznabarreta helmugara heldu den unea:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!