Bizi-baldintza duinak bermatzeko neurrien artean daude nagusien tratu txarren aurkako kanpainak egitea, pobrezia egoerak identifikatzeko tresnak indarrean jartzea eta, nagusien eta gazteen arteko elkarbizitza programak sustatzea. Horrez gainera, integrazio sozial eta komunitarioa helburu izango duen zaintza eta laguntza politikak ezarri gura dituzte, beti ere pertsona bakoitzak duen beharrari egokituta, ohar batean azaldu dutenez.
Pentsioei dagokionez, elikadura, osasun eta energia pobrezia egoeran daudenei "urgentziazko eta lehentasunezko" erantzunak ematea eta "diru sarrerak osagarritzea" dira neurrietako bi. Horrekin batera, pentsio duinen aldeko euskal gizarte akordioa bultzatu eta euskal pentsio sistema propioaren aldeko urratsak eman gura dituzte.
Azkenik, nagusien parte-hartze eskubidea sustatu gura dute hainbat neurrirekin. Esaterako, parte hartzeko dituzten eremu formalak bultzatu eta berrikusi gura dituzte, eragiten dizkieten politiketan parte hartze aktiboa izan dezaten.