Lehenik Durango Helburu izeneko dinamika landu zuten, 120 lagunegaz; hortik 120 ideia jaso zituzten. Gero afiliatuekin taldeka batzartu ziren. Beste fase batean eragileekin batzartu ziren, 300 herritarrek parte hartu zutelarik. Gainera, herritarrei galdetegia bidali zieten etxeetara, eta 368 ekarpen batu dituzte.
Jasotako hainbat proposamen EAJren hauteskunde programan egongo direla aurreratu dute. "Hautagaitza honek gaur amestu eta bihar gozatuko dugun 2030eko Durangoren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du", esan dute oharrean.